Arabako Erizainen Elkargo Ofizialak 'Pausoz pauso, zure osasunagatik' ibilaldia antolatu du

Urtero maiatzaren 12an erizainen eguna ospatzen da eta aurten Arabako Erizainen Elkargoak Pausoz Pauso zure osasunagatik ibilaldia antolatu du herritar guztiei zuzenduta dagoena eta Foru plazatik abiatu dena.

500 lagun inguru hartu dute parte Gasteizko hirigunetik Armentiarainoko joan-etorri honetan. Ibilaldiaren helburua erizainen kolektiboa hobeto ezagutzea izan da eta azken urteotan egindako lana goraipatzea.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image