Android telebistetarako aplikazio berria izango dugu laster Hamaikan

Hamaikak aplikazio berria estreinatuko du laster, mundu zabaleko euskal komunitatea konektatzeko asmoz. Aro digitalean murgildu garen honetan, mundu zabalean dauden euskaldunak konektatu nahi ditu teknologiak eskaintzen dituen aukerak baliatuta. Ohiko telebistak dituen lurralde mugak gaindituz eta zuen etxeetako telebistetan egon nahi du Hamaikak, nahi duzuenean eta ikusi nahi duzuena eskainiz. Horretara dator Android telebistetarako sortutako aplikazio berri hau. Erraza eta doakoa, Smart telebistetan aplikazioa deskargatu eta Hamaikaren edukiak norberaren nahi eta ahaletara, eskura eta gertutik, eskaintzeko helburuarekin sortutakoa. Zuzeneko emisioak 24 orduz jarraituko du, orain arteko telebista ohiturak jarraitu nahi dituenarentzat, eta edukiak nahieran erraz ikusteko aukera ere eskura izango da.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image