Ander Diaz: 'Iturramako jaiak arrakastatsuak izan dira, nahiz eta UPNk trabak jarri'

Euskal Herriko agenda jai hitzorduez betetzen ari da; horietako bat izan zen aurreko asteburuko Iturramako jaiak, Nafarroan. Bi urteren ondoren berriro ere ospatu dira eta jai batzordeko kidea den Ander Diazek nabarmendu duenez, arrakastatsuak izan dira eta jendearen parte hartzea handia izan da. Larunbatean poliziaren oldarraldia eta atxiloketak salatu dituzte; UPNren politikak jarri dituzte begirunean. Dena den, zapore onarekin gelditu direla azpimarratu nahi izan du Iturramako jai batzordeko kideak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image