
AHTren lanek kalteak eragin dituzte Gipuzkoako 30 bat iturburutan
AHTren lanek 30 bat iturbururi eragin diete Gipuzkoan, Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak eskatuta Lakuako Gobernuak Legebiltzarrari bidalitako txosten baten arabera. Batzuek baserriak hornitzen zituzten, eta beste batzuek Aduna bezalako udalerriak.