Abiatu da euskal presoen aldeko Arabako Itzulia

Urriaren 7an ekin diote Arabako Itzuliari, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Nafarrek aurreko astean egingo zuten biraren erreleboa hartuta, oinez, gelditu gabe 190 kilometro egingo dituzte Araba osoan zehar. Lehen egunean Kanpezuraino abiatuko dira eta bertan afaldu ostean Arabako hegoaldea zeharkatuko dira.

Guztira 190 kilometro izango dira, 45 urrats ezberdinetan banatuta eta 35 herri baino gehiagotik pasako dira.