Abian da covid pasaportea Europar Batasuneko herrialde guztietan

Ziurtagiriak hiru informazio mota ematen ditu: koronabirusaren aurkako txertoetako bat hartu ote den, ziurtagiria lortu aurreko azken sei hilabeteetan gaitza igaro ote den, edota azken 72 edo 48 orduetan PCR edo antigeno proba batean negatibo eman ote den. Bien bitartean, azken egunotan izandako kasuen gorakadak kezka piztu. Batez ere gazteenen artean egin du gora intzidentziak. Positibo gehienek Hernaniko eta Mallorcako agerraldiarekin dute lotura. Testuinguru honetan, azken egunotako positiboen tasak eta kutsatzeen kopuruak aintzat hartuta, Iñigo Urkullu lehendakariak LABI batzordearen bilera deitu du uztailaren 7rako.