Abian da Beldur Barik lehiaketaren 12. edizioa

Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexista eta matxistaren prebentziorako jarrerak sustatzen ditu. Edizio honetan, gehienez 3 minutuko iraupena dituzten ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira eta guztira zortzi sari banatuko dira. Kategoria bakoitzeko 400 euroko saria eta 200 euroko aipamen berezi bana banatuko dira.