Aberri Eguna plazetan abestuz ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera herri ekimenak

Aurten ere Euskal Herria Batera herri ekimenak, apirilaren 4an Aberri Eguna keinu baten bidez batera ospatzeko deia egin du. Iaz etxeko konfinamenduaren ondorioz, balkoi eta leihoetan ospatu behar izan zen eguna. Aurten, herri eta auzoetako plazetan elkartzea da asmoa. 12:30etan, ikusentzunezko seinale bat emitituko da irratien bidez, tokiko telebisten bidez eta sarean. Musika izango da seinale horren protagonista, kantuz elkartu daitezen. Seinale hori etxetik, diasporan nahiz edozein tokitatik jarraitzera animatu nahi dituzte herritarrak.