Iruñeko Udalak oinarrizko gizarte zerbitzua indartuko duela adierazi du

Enrique Maia alkateak agerraldia egin du eta bertan udalak hartutako erabakiak azaldu ditu eta egoeraren analisi politikoa egin du: "Gizarte zerbitzuetako langileak zerbitzua bermatzen ari dira, egoera zailenean dauden herritarrak lagunduz. Nabarmendu du 350 pertsona ari direla arlo honetan lanean: zaharren zaintza, aterpeak, indarkeria sexistaren biktimen arreta.