Indar guztiak “berpizteko” unea dela ziurtatu dute EHko Neska* Gazteek

EHko Neska*Gazteak mugimenduan daude, asteburu honetan euskal herri osoko 600 neska* gazte elkartu baitira Elizondon (Nafarroa). Topaketa feministetan krisi anizkoitzari nola erantzun behar dioten hausnartu dute eta, talde feministen sare ehuntzen jarraitu dute. Era berean,  pandemiaren ondoren, indar guztiak "berpizteko" garaia dela ziurtatu dute.