“6 Balore 6 Kolore”, aldarrikapenez beteriko ortzadarra

Yogurinha Borovak eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsek aldarriz beteriko proiektua aurkeztu dute. Bilboko zortzi elkarterekin (Aspanovas, Naizen, Uribarriko eskola, Ttanttaka, Deustuko Arraun Taldea, Kale Dor Kay, Urretxindorra ikastola eta EHGA) elkarlanean egindako proiektua gizarte arloko balioak aldarrikatu dituzte. Bilbo askotarikoa, koloretsua eta anitza sortzea da eragileen helburua, eta horretarako, sei abesti eta dantza interpretatu dituzte hiriko sei auzotan.

Era berean, ostadarra osatzen duten kolore bakoitza balio batekin lotu dute; gorria elkartasuna, laranja errespetua, horia euskara, berdea ekologia, urdina kultur aniztasuna eta morea hezkidetza. Hala ere, kulturgileek azaldu dutenez, ateak zabalik utzi dituzte, "hamaika balio daudelako eta munduak hamaika kolore dituelako".