Image

300 lan jaso ditu Beldur Barik lehiaketak

Beldur Barik lehiaketak 12 eta 20 urte bitarteko gazteek indarkeria matxistaren eta berdintasunaren inguruan egindako 300 ikus-entzunezko lan baino gehiago jaso ditu aurtengo edizioan. Astelehen goizean Sestaoko Musika Eskolan Beldur Barik programaren 13.edizioa aurkeztu dute. Tokiko erakundeetako hainbat ordezkari izan dira bertan.

Sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 2an egingo da, Sestaon, eta Izarok hiru kanta abestuko ditu zuzenean. Ikus-entzunezko lehiaketa da programaren jarduera nagusia eta ezagunena. Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak lanak taldean egitearen garrantzia azpimarratu du, eta hala izan dela jakinarazi du.

Sestaon egingo den ekitaldia, zortzi tailerrekin hasiko da; horietan, autodefentsa feminista, dantzaren bidezko ahalduntzea, neskak eta bideo-jokoak, elikadura osasungarria, rap feminista eta maskulinitateak landuko dira, besteak beste.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image