30 Herri Urrats txiki antolatuko dituzte maiatzaren 9an

Maiatzaren 9an ospatuko da Herri Urrats. Bigarren urtez jarraian, pandemiaren eraginez, Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak ezingo du ohi bezala ospatu. Senpereko aintziran jaialdi erraldoi bakarra egin ordez, 30 ekitaldi txiki antolatuko dituzte ikastolak dauden herrietan.