160 ontzi tradizional baino gehiago bilduko dira Pasaiako badian

4 urteren ondoren, Pasaia Itsas Festibalak bere bigarren edizioa ospatuko du maiatzaren 26tik 29ra. Pasaiako badia itsas kulturaz, musikaz, gastronomiaz, artisautzaz, tailerrez eta dibulgazio-ekitaldiz beteko da.

Historiaz beteak, 160 ontzi tradizional baino gehiago bilduko dira badian. Marité, La Recouvrance, Shtandart, Oosterschelde, Scylla, Mater, Ring Andersen eta Atyla, besteak beste.

Euskal Herriak idatzi duen itsas historia handia ezagutaraztea, eta ospatzea da helburua. Kontzertuak, dantzak, ohiko lanbideen erakustaldiak, azoka.... lau egunez egitarau oparoa prestatu dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image