1521eko herri altxamenduaren memoria oroituko du Nafarroa Berriz Altxa ekimenak

Loiolako Iñigo gaztelar kapitainaren oroitarrian egindako agerraldian, 1521eko altxamendua gogorarazten duen monumentu bakarra dela kritikatu du plataformak. Nafar herritarren erresistentziaren memoriako gunerik ez dagoela ere salatu dute. Hori dela eta, Iruñeko Udalean mozio bat aurkeztu dute memoria erreparatzeko eta benetako errelatoa ezagutarazteko. Gainera, maiatzaren 22an Nafarroako Artxibo parean egingo duten ekintza plazaratu eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.