10 hilabete pasa dira Covid-19ak kutsatuta lehen bi gaixoak Euskal Herrian baieztatu zituztenetik

Covid-19a Wuhanen atzeman eta urtebete pasa ondoren, gurean jarraitzen du gaitzak oraindik. Txinan pandemia bideratu eta gutxira hasi ziren ugaritzen kasuak Europan, eta martxoaren 11an, Munduko Osasun Erakundeak Covid-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia "pandemia" izendatu zuen. Ordutik joerak hobera egin du, baina hala ere, kopuruak altuak dira. Gaur iragarritako datuen arabera, azken 24 orduetan, EAEn 473 positibo berri detektatu dituzte, eta positibotasun tasa %4,9koa da.