10.000 lagun baino gehiago bildu dira Baionan murgiltze ereduaren alde

"Euskarak murgiltzea behar du!" lelopean abiatu zen manifestazioa euskalgintzako eragileek eta Ipar Euskal Herriko hautetsiek deituta, hizkuntza gutxituak babesteko legea partzialki atzera botatzeko erabakia gaitzesteko.