Image

Gizartea

All Stories

Gehiengo sindikalak grebara deitu dituzte apirilaren 3an Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak

LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuak agerraldi bateratua egin dute Iruñean, eta bertan eman dute deialdiaren berri. Ikasturte honetan egiten duten bigarren mobilizazioa izango da apirilekoa, aurrekoa otsailaren 15ean egin zuten. Hain justu, salatu dute Nafarroako Gobernuak “ez diela inongo erantzunik eman” sektoreak greba horretan eginiko aldarrikapen eta eskaerei.

Langileak grebara deitzeaz gain, ikastetxeei dei egin diete atxikimendua ematera klaustroetan eta eskola kontseiluetan.

Nafarroako enpresa publikoen lan hitzarmen propioa aldarrikatu dute berriz ere

Nafarroako enpresa publikoen langileen ordezkariek euren lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propio baten beharra aldarrikatu dute berriz ere. Sindikatuek azaldu dutenez, aurreko legegintzaldian mahai orokorra sortzeko promesa jaso zuten, baina legegintzaldi honetan ez da akordioa bete eta negoziazioa guztiz blokeatuta dago.

Etxebizitza duina aldarrikatu du Emakume Migratuen elkarteak

Arrazakeria, klasismoa, pobrezia, etxebizitzaren espekulazioa, eta etxebizitza izateko oinarrizko eskubidea arautzen duen lege faltagatik, emakume migratuak baztertuta daudela salatu dute. Emakume migratu gehinenek funtsezkoak diren enpleguetan dihardute, zaintza lanetan alegia. Baina sozialki gutxietsiak, oinarrizko eskubidetatik baztertuak eta erabat prekaiezatuak direla ohartarazi du Emakume Migratuen elkarteak.

Suizidioaren aurkako protokoloan preso guztiak egotea eskatu du espetxeen aurkako elkarteak

Salhaketak elkarretaratzea deitu du datorren astearterako Gasteizen, Martutenen eta Zaballan bi preso hil ostean. Adierazi du bi kasuetan ez dela aintzat hartu suizidioen aurkako protokoloa eta "akats hori larritasun handikoa" dela.

Elkarteak azpimarratu du, bi egunetik behin preso bat hiltzen dela Espainiako Estatuko espetxeetan, gehienetan gaixotasun larriek eragindako suizidioengatik. Eusko Jaurlaritzak, erkidegoko espetxeak administratzeko ardura duen aldetik, hildakoen familiei doako laguntza psikologiko, juridiko eta kalte ordain mota guztiak eskaini behar dizkiela esan du elkarteak.

Testuinguru horretan, Salhaketak elkarretaratzea deitu du martxoaren 7rako, asteartean, Gasteizko Andre Mariaren plazan, 12: 00etan.

Gasteiz izango da hiri pilotu Europako karbono neutroko hirien proiektuan

NetZeroCities Hiri Pilotuen Programaren bidez, Gasteiz aukeratu dute ekintza klimatiko berri bat abian jartzeko. Bi urteko iraupena izango du programak eta EBk finantziatuko du Europar Batasuneko Hirien Misioaren baitan. 25 izan dira hautatutako proposamenak, hasieran aurkeztu ziren 103 proposamenen artean. 25 proposamen horiek 53 hiri bilduko dituzte eta klimaren aldeko ekintzak sustatzea egitea izango dute helburu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image