
Gizartea
All Stories
Trenaren aldeko Nafarroako eta Arabako plataformek, Burgosko kolektiboarekin batera, tren sozialaren alternatiba eraman dute Madrilgo Kongresura. AHTaren alternatiba gisa, lehendik dagoen bidea egokitzean datza, korridore berri bat eraiki beharrean, eta Ministerioaren proposamenak baino 1.500 milioi gutxiagoko kostua izango luke. Bien bitartean, teknikariak aspalditik ari dira lanean Euskal Y-a Nafarroarekin lotzeko dauden bi aukeretan. Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak laster bilera bat egingo dute Espainiako Gobernuarekin, erabakiak hartzeko eta urrats berriak emateko.
Pribatizazioaren, murrizketen eta lehen arreta desegitearen kontra egin dute, 'Osakidetza salba dezagun' lelopean. “Gertuko arreta, presentziala, sendoa, publikoa eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute. Sagarduiren dimisioa eskatzen zuten oihuak ere nagusitu dira.
Udako solstizioaren etorrerarekin batera datoz San Joanak! Suak piztuta, sorginkerietarako prest? San Joan egunaren bezpera urteko gaurik laburrena dela esan omen da. Euskal Herriko hamaika txokotan pizten da sua ospakizun giroan eguzkiaren boterea sinbolizatzeko. Tradizioaren parte da aldatu nahi dugun hori irudikatzen duten objektuak sutara botatzea.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak dimisioa aurkeztu behar duela aldarrikatu dute. Sindikatuek adierazi dutenez, Sagardui Osakidetzaren pribatizazioaren alde jokatzen ari da eta ez da egungo arazoei aurre egiteko gai.
Gauzak horrela, Osakidetza "desegiten" ari dela salatzeko manifestaziora deitu dute ekainaren 26rako. Bilbon, Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan.
- Izaskun Arriaran (Aita Mariko erizaina): 'Dagoeneko lortu dugu portua, guztiak pozik gaude'
- Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkeztu dute
- Feministek udalak erasotutako emakumeak omentzen dituen plaka kendu izana salatu dute Santurtzin
- Suteek kalte izugarriak eragin dituzte Nafarroan, hemen airetik ikusita
- Salburuarako tranbia, obraren azken txanpan
- Galipentzuko Heredad Beragu Hoteleko langileak: 'Infernua izan genuen aurrean'