Image

Gizartea

All Stories

Maleken gorpua Argeliara heldu da 12 egunen ondoren

Azken asteotan Maleken familiak gogor salatu du erakundeen jarrera; adierazi duenez, indarkeria instituzionala jasaten ari dira. Hasieratik arazoak izan dituzte Maleken gorpua Argeliara bidaltzeko, pasa den ostiralean dokumentazio guztia lortu zuten eta bere familia biologikoarekin bidali zuten. Hala ere, igandean hegazkina jaioterrira ailegatu zen baina gorpua ez. Azkenean, familiak astelehen honetan jaso du hildakoaren gorpua. Bestalde, Arartekoak Jaurlaritzari euskal Herriko espetxeetan izandako bi heriotzen informazioa.

Europar Batzordeak azalpenak eskatuko dizkio Frantziari AHTaren atzerapenengatik

Frantziako Macronen Gobernuak iragan hilean adierazi zuen AHTaren Bordele eta Akize arteko trenbidea ez dutela 2042a baino lehen amaituko. Horrek euskal Yarekin egingo duten lotura ere zeharo atzeratzen du. Asmo horien ostean, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako presidenteekin batzarra egin du Iñigo Urkullu lehendakariak Ajuriaenean. Helburua da Emmanuel Macronen Gobernuari presio egitea lotura hori azkar dezan.

Marrutxipiko lotune berriaren obren bigarren faseari ekingo dio Gipuzkoako Aldundiak

Donostiako Marrutxipiko lotune berriaren eraikuntza aurrera doa. Donostia ekialdeko sarrera-irteeren trafikoa deskargatzeko balioko du. Dagoeneko amaitu da Marrutxipi saihesbidearekin lotzeko obren lehen fasea: kolektore berriak jarri dituzte, eta saneamendu orokorreko lanak egin dituzte. Bigarren zatiari ekingo dio orain jarduketak. Ondorioz, trafiko guztia Irungo noranzkotik desbideratu beharko da datorren udan. Obra honen bidez, sarbideak hobetu, trafikoa arindu eta ibilgailu kopurua murriztuko da. 2024ko bigarren seihilekorako sarbidea erabilgarri egotea espero da.

Apartamentu turistikoak eta hotelak irekitzeko baimenak emateari utziko dio Donostiak

Egun 162 hotel eta 1280 pisu turistiko daude Donostian, 2022 amaierako datuen arabera. Azken bost urteetan laurden bat egin du gora hotel kopuruak, eta gehiago etortzekoak dira, zenbaketa horretan ez baitira sartzen orain eraikitzen ari diren eta baimena duten beste zazpi hotel. Donostiako saturazioa medio eta erdiguneko herritarren kexari erantzunez, Udalak urtebetez hotelak eta apartamentu turistikoak eraikitzeko baimen gehiago ez ematea erabaki du.  

Hilaren amaieran jarriko dute neurria indarrean, behin udalbatzak onartuta. Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, hartutako erabakiaren helburua ‘jarduera turistikoa arautzea eta hirian hotel berriak irekitzeari mugak ezartzea’ da.

Nafarroak trafikoko eskuduntzak uztailaren 1ean hartuko dituztela iragarri du Chivitek

Sei hamarkadaren ostean, trafiko eskumena berreskuratzeko lehen urratsak emango ditu Nafarroak. Foruzaingoa izango da Nafarroako errepideetan gertatzen denaz arduratuko den zerbitzu bakarra, eta, beraz, haiek jarri eta kobratuko dituzte trafikoko isunak. Ardura horiek, baina, gradualki hartuko ditu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image