
Gizartea
All Stories
Kazetarien eguna ospatzen da gaur Hego Euskal Herrian, eta ogibide honek dituen erronkei buruz aritu gara Leire Iturregi EHUko irakaslearekin. Kazetaritza lana zerbitzu publiko eta konprometitu bat den heinean, eskubide demokratiko bat den heinean informaturik egotea, prentsa askatasuna izatea… zein puntutan da kazetaritza desinformazioaren itsasoan? Non dago adierazpen askatasuna eta kazetarien segurtasuna Pablo Gonzalez bezalako kasuek azaleratzen dutenez? Zenbateraino da arriskutsua kazetari izatea munduan? Zer bilatzen dute kazetari belaunaldi berriek? Zein da informazioaren erronka nagusia? Galdera guzti hauei erantzuna ematen saiatu da Iturregi.
Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu dituzte Bilbon, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik, Espainiako Armadak Irala auzoan duen kuartela eraisten ari zirela antzeztu zuten. Salatzen dute garrantzi handiago ematen dietela horma batean egindako kalteei, gerrateek sortutako kalteei baino. Epaiketa hasi aurretik, elkarretaratzea egin dute antimilitaristek, hainbat gizarte eragilek babestuta, 'Bota kuartela' lelopean.
Urduñako espetxe frankistan 225 preso zendu ziren, gutxienez, 1937tik 1941era. Erdiak baino gehiago Extremadurakoak ziren, Espainia hego-mendebaldekoak. 2014an eta 2022an abiatutako esku-hartze arkeologikoari emango diote jarraipena. Urte horietan 71 biktimen gorputzak atera zituen hobitik zientzia elkarteak. Orain, haien senideak bilatzeko, Espainiako eskualde horretara joango da Jaurlaritza.
Helburua ahalik eta herritar gehiagoren DNA laginak jasotzea da, aurkitutako gorpuzkien laginekin alderatzeko. Igandean izango dute lehen hartu-emana, Castuera herrian (Badajoz).
Bizkaiko Batzar Nagusiek iragan azaroan onartu zuten Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera. Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu zen orduan. Aurreikuspenak beteta, testuaren alde egin zuten EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak; PPk abstentziora jo zuen, eta PSE-EEk, aldiz, kontra bozkatu zuen.
Gaur egun, ikastetxeak behartuta daude gutxienez 1050 orduan Euskara eta Literatura ikasgaia ematera, eta beste 1050 orduan Gaztelania eta Literatura ematera. Alabaina, Bilboko Eskola Amerikarrak helegitea ipini zion, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio eskolari. Horrela, baliorik gabe geratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2021eko martxoaren 24ko agindua.
Epaiaren arabera, Hezkuntza Sailak kontsulta publikoa ireki behar zuen, baina ez zuen egin eta ez zuen behar bezala justifikatu.
- Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek protestei eutsiko dietela erabaki dute
- Alerta berriak Nafarroan tenperatura minimoengatik eta elurra pilatzeagatik
- Araban hotza, euria, haizea, elurra eta izotza izango dira berriz protagonista aste honetan
- Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte udazkenean
- Espainiako gobernuak errefuxiatuak hartzeko zentro bat eraikiko du Gasteizen
- ELAk salatu du "onartezina" dela parke eolikoen proiektu berriei baimenak ematea Lurralde Plana onartu aurretik