
Gizartea
All Stories
Donostiako Askabide Klinikako paziente zein langileek jazarpena jasaten dute egunero talde ultrakatolikoen aldetik. Apirilaren 14an sartu zen indarrean haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean abortuaren aurkako protestak egitea debekatzen duen legea, baina, hala ere, talde ultraeskuindarrek mobilizazioak iragartzen jarraitu dute.
Itzulera arrakastatsua izan du Herri Urratsek. Bi urteko etenaren ondoren, milaka euskaltzale bildu baititu Senperen. Ipar Euskal Herriko ikastolei sostengua eman diote Euskal Herri osotik hurbildutako milaka lagunek. Era berean, azterketak euskaraz egiteko frantziar Gobernua jartzen ari den oztopoak salatu dituzte.
Senperen bertan, Seaskako bosgarren kolegioa eraikitzeko baliatuko dute bildutako dirua.
'Hauts dezagun sexu eta genero araua, eta amai dezagun diskriminazioarekin' lelopean Gasteizko Udalak LGTBIfobiaren aurkako kanpaina abiatu du. Hainbat jarduera antolatu dituzte Homofobiaren, Lesbofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira: ikastaroak, tailerrak eta sentsibilizazio kanpainak izango dira, besteak beste, hilaren 7tik 24ra bitartean.
Udalerri Euskaldunen Eguna maiatzaren 14an ospatuko da Seguran, ‘Euskara aiden!’ lelopean. Bi urtez behin antolatzen dute egitasmoa; baina, pandemiaren ondorioz, lau urteko etena izan du. Udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko jaia da. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean, udal ordezkariek UEMAren batzar nagusia egingo dute Segurako frontoian, eta eguerdian, berriz, ekitaldi instituzionala izango da herriko plazan. Xehetasun guztiak, uema.eus-en aurki ditzakezue.
Horren aurrean, Donostiako feministek erakundeen babesa eskatu dute abortuaren aurkako protestak debekatzeko. Egoeraren larritasuna kontuan harturik, Donostiako Udalari eta Lakuako Segurtasun Sailari eskatu diote “neurri eraginkorrak” har ditzala.
Eragozpen Fiskala plataformako kidea den Arkaitz Sagastik azaldu digu zertan datzan ekimenak eta hura aurrera eramateko pausoak zeintzuk diren, dioenez "uste baino askoz errazagoa" da prozesua.
Auzitegi Gorenaren zirriborroa filtratu eta gero, hainbat dira Washington hiriburuan eta herrialdeko beste zenbait hiritan egiten ari diren protestak.1973tik dago indarrean abortu eskubidea AEBn; baina Politico atariak argitaratutakoaren arabera, Gorenak instantzia judizialaren zirriborroa du hau indargabetzeko.
Samuel Alito epaile kontserbadoreak idatzi zuen aurreproiektua, eta duela ia 50 urte hartutako erabakia “hasieratik erabat funtsik gabe” geratu daiteke.
Egunak aurrera egin ahala, gero eta gehiago dira egoera salatzeko kalera atera direnak.
- Ertzaintza zortzi gizonen heriotza ikertzen ari da Bilbon
- 20 urteko migrante bat da Bilboko edukiontzi batean hilda aurkitu duten pertsona
- Irizar Alconza eta E-Mobility lantegietako grebalariek auto-karabana bateratua egin dute
- Ipar Euskal Herrian goi mailako ikasketak euskaraz galdegiteko izenpedura kanpaina abiatu du Xuti Gaztek
- Iragana, oraina eta etorkizunerako borroka lotzen ditu Hari Gorria dinamikak
- Greba mugagabea abiatu dute Nafarroako 43 haur eskoletan