
Gizartea
All Stories
Euriaren etorrera eta tenperaturen beherakada azken su fokoak itzaltzeko lagungarri izan dira. Nafarroako Gobernuak eta Baionako gendarmeriak gertatuakoa ikertzeari ekin diote.
Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko 2.000 hektarea baino gehiago erre dira asteburuko sutean. Astelehen honetan, Lesaka eta Beran izan gara, eta hainbat protagonistekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Hain zuzen, Berako Patxi Lazkanotegi abeltzainarekin izan dira Iosu Ganuza eta Xabi Belzunegi lankideak, eta, lehenengo eta behin, suhiltzaileen lana eskertu du. Bestalde, nabarmendu du mendiak oso zikin daudela, mendien erabilera aldatu dela, eta ez duela "harritu" hau gertatzeak. Irudi oso gogorrak ikusi dituztela nabarmendu du: "Animalia batzuk hil egin dira; beste batzuk zauri larriak dituzte eta ez dakit aterako diren".
Protagonista gehiagoren hitzak entzuteko aukera izango da bihar, 21:30etik aurrera, Iosu Ganuzak eta Xabi Belzunegik gidatutako Nafarroa Gaur saioan.
Asteburu honetan 'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala emitituko dugu Hamaika Telebistan. Eriz Zapirain errealizatzaileak 2016. urtean egin zuen lanak Euskaldunon Egunkariaren sorrera jorratzen du, hainbat protagonistaren hitzak bilduz.
Asteburu osoan ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan: ostiralean 23:00etan, larunbatean 15:00etan eta igandean 21:00etan. Ez galdu!
- Azken egunean 505 positibo berri atzeman dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan
- COVID19aren abiadurak pandemiaren minimoak jo ditu Nafarroan
- Anbulantzietako azpikontratatutako langileek txertoa lehenbailehen jasotzea eskatu dute Bilbon
- Epaileek erabaki dute Nafarroako tabernek itxita jarraitu behar dutela
- EHUren partaidetza duen proiektu espazial bat Marten lurreratuko da datozen orduetan
- 5.000 higiezin bereganatu ditu elizak Nafarroan