
Gizartea
All Stories
Azkeneko 24 orduetan 81 gaixo zenbatu dituzte, bezperan baino 18 gehiago. Asteazkenean bahetze masiboak egin dituzte zenbait eskolatan eta horren ondorioz, koronabirus kasuak igo egin dira. Atzo 3.132 test egin zituztelarik, positibotasun-tasak beherantz egin du, eta %2,6koa da. COVID19 pazienteek ospitaletako oheen %4,73 hartzen dituzte eta ZIU unitateen %16,03, estatuko bataz bestekoaren erdia.
Bestalde, Nafarroan lan egiten duten sasoikako langile guztiei PCR probak egingo dizkie. Neurri hori iaz jarri zen abian, eta sektore horretan COVID-19k eragindako kutsatzeei aurrea hartzeko helburua du.
Lurraldeka aztertuz, Bizkaian detektatu dituzte kutsatze berri gehien, zehazki, 265. Araban, aldiz, 57 eta Gipuzkoan 106. Hain zuzen, Gipuzkoako Oñati udalerria da kezka handien sortu duena, izan ere, 1000tik gorako intzidentzia metatua duen herri bakarra da.
Xabier Baldak hainbat zaldi galdu ditu asteburuko suteen ostean. Patxi Lazkanotegik, aldiz, zortea izan duela aitortu du bere ardiak mendiaren bestaldean zeudela, eta horrek salbatu dituela.
- AEKn aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko dinamika jarriko dute abian
- Itzalitzat jo dute Bidasoaren bi aldeetan 2.000 hektarea erre dituen sutea
- 100 urtetik gorako pertsonak txertatzen hasi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
- "Irudi oso gogorrak ikusi ditugu"
- Izurritearen beheranzko tendentziari eutsi dio Nafarroak
- "Abusu sexualak adingabeei Eliza katolikoan" liburua aurkeztu dute Nafarroan