'Jagon Eskola Publikoa' da Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren leloa. Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen du.

“Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira” lelopean, manifestazioak egin ditu Ikama ikasle antolakundeak ostegun honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Ikasleen neurrira egongo den hezkuntza eredu bat aldarrikatu dute.
Segregaziorik gabeko hezkuntza publiko, feminista, ekologista, euskalduna eta burujabea eskatu dute, “ikasleok bizitzarako heziko gaituen hezkuntza, zaintza erdigunean izango duena”. Halaber, adierazi dutenez, ez dute gaur egun mahai gainean dagoen EAEko Hezkuntza Legea onartzen, beraien printzipioak betetzen ez dituelako.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoko bigarren grebak %60ko oihartzuna izan du, sindikatuen arabera. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, azaroren 30ean deitutako lanuztean bezala, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka kalera atera dira milaka lagun.
Gaur egun, Zaporeak enpresak Greziako Lesbos uharteko Kara Tepe kanpalekuan du sukaldea, eta duela gutxi beste sute bat izan da bertan. Eremu horretan eta Mediterraneoko antzeko beste batzuetan 5.000 pertsona inguru pilatzen dira ostatu prekarioetan, gehienak Afganistandik eta Siriatik etorriak.
Horiei laguntzeko, 2016ean talde txiki bat bazkariak prestatzen hasi zen Donostiako Intxaurrondo auzoan. Gaur, 1.500 bazkari inguru ematen dituzte egunean, eta 1.500 boluntario baino gehiago igaro dira sukaldetik, adin eta baldintza desberdinetakoak.
2023ko aurrekontua milioi euro ingurukoa da. Beraz, 70.000 euro behar dituzte hilero, eta horregatik, bazkide gehiago eskatu dituzte. Proiektuaren arduradunek azaldu dutenez, orain arte norbanakoen, enpresen eta erakundeen dohaintzekin finantzatzen zen. Herritarren ekarpena da garrantzitsuena, % 70era iristen baita. Horrela, Zaporeak elkarteak konpromiso egonkorragoa eskatzen die herritarrei, kuota bat ordainduta.