
Gizartea
All Stories
Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako zenbait ditu laguntza onartu ditu astearte honetan egin duen gobernu kontseiluan. Diru gehiena ikastetxe publikoetarako baliabide digitalak eskuratzeko erabiliko dute, 54,4 milioi, hain zuzen. Horrekin ikasleen eta irakasleen gaitasun digitalak sustatzea dute helburu.
Aurten, LHko 1., 2. Eta 3. Mailako gela guztiak digital bihurtu dituzte eta orain prozesuari jarraipena emango diote LHko gainerako mailetan DBHn eta Batxilergoan.
Diru partida hori material informatikoa eta ekipamendua erosteko baliatuko da. Aurrekontuaren erdia baino gehiago Europako Next Generation funtsetik dator.
Gogorarazi dutenez, Kattalinguneren ibilbidea 2016an hasi zen “LGTBIQ+ kolektibo eta pertsonen iraunkortasunaren” ondorioz, “indarrak batu baitzituzten Nafarroak kalitatezko zerbitzu publikoa izan zezan”.
Azaroaren 25ean Nafarroako Gobernuak, INAIren bitartez, zerbitzuaren kontratuaren lizitazio publikoa iragarri zuela berretsi dute. Lizitazio horretan aurrekontu txikiagoa aurreikusten da, eta jendeari arreta emateko zortzi ordu gehiago astean.
Kattalingune sendotzeko beharrezko aurrekontua bermatuko duen formula bat bilatzeko eskatu dute.
Galdakaon adinez txikiko hiru haur dituen ama gazte bat eta 67 urteko pentsiodun bat etxegabetu nahi dituzte. Kanporatzeko ahaleginetako bat Kutxabankek sinatu du, eta bigarrena, berriz, Global Pantelaria sozietateak, Cerberus Capital Management putre funts ezaguneko kide denak.
Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuko kide da Luis Diaz, berak azaldu digu zein egoeratan aurkitzen diren. Irmo salatu du, gainera, bi banku hauek funts putreen eskutik aurrera eramaten ari diren desjabetze prozesu judizialak eta horien aurrean ekiten jarraitu behar dela aldarrikatu du. Soluzioak bilatzeko bidean, alokairu soziala eskatzen dute. Diazek azaltzen duenez, Santanderrek, estaerako, Cerberus eta Etxebizitza Sindikatuarekin eseri daiteke negoziatzen, baina ez soilik hori. Santanderrek badituelako etxebizitza huts asko, etxegabetzeen ondorioz lortutakoak alokairu sozialak ezartzeko modukoak, azaldu du.
Euskal estatu feminista bat dute xede, eta, horretarako, trantsizio feministaren beharra nabari dute Euskal Herrian.
Bi araudi berri jarriko dituzte martxan, batek matrikulazio prozesuari berari eragiten dio eta, besteak, matrikulazio biziaren prozedurari. Tokien erreserba da neurri nagusia: diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiek ikasle zaurgarrientzat derrigorrez gorde beharko dute lekuen ehuneko bat. Horretarako, zona bakoitzeko beharren arabera planifikatuko dira ikasleentzako tokiak.
SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk, eta UGTk ostegunean Osakidetzako lantokien atarian biltzera deitu dute. Osakidetza demokratizatzeko “Mahai Sektorialaren blokeoa gainditu” behar dela azpimarratu dute sindikatuek.
Elkarrizketarik ez egoteaz gain, Osakidetzako zuzendaritzak “jarrera inposatzailea” duela gaineratu dute. Gogorarazi dutenez, sindikatuak Mahai Sektorialetik altxatu ziren urte hasieran eta uda ostean.
Ezinbestekotzat jo dute langileak eta herritarrak elkartuko dituen mobilizazio dinamikari ekitea. Gabonak igarota, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.
'Jagon Eskola Publikoa' da Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaiaren leloa. Jaiaren urteurrena aprobetxatuz, publikotasunaren garrantzia aldarrikatzen du.
- Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroan Euskararen Legearen 36. urteurrenean
- Olentzero Donostiako Aquariumean da marrazo eta arrainen konpainian
- Hirugarren greba eguna dute egoitzetako langileek, LABek deituta
- Baionako Fiskaltzak LGTBIfobiaren aurkako protokoloa jarri du abian
- Ikamak mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ‘Zuenak ez digu balio’ lemapean
- Nafarroan euskararen ofizialtasunaren aldeko kanpainari ekin diote