Image

Gizartea

All Stories

Euneiz unibertsitate pribatua inauguratu dute Gasteizen

Euneiz European University of Gasteizek inauguratu dute, 110 ikaslerekin. Gorka Urtaran alkatea, Ramiro González ahaldun nagusia eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria izan dira Euneizeko inaugurazioan. Kirol eta osasun zientzien zein teknologia berrien esparruko bost gradu, gradu bikoitz bat eta bi master eskaintzen ditu.

2017an aurkeztu zuten Euneiz proiektua Josean Kerejetaren Baskonia-Alaves taldeak, EUSES eta ENTI ikerketa-zentroen zuzendariek, Ramíro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.

Iazko urrian onartu zuten unibertsitatea sortzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lege-proiektuaren tramitazioa. Aurtengo uztailean, Eusko Jaurlaritzak jardunean hasteko baimena eman zion unibertsitateari.

Legearen tramitazioan izan ziren desadostasunak. Eva Ferreira EHUko errektoreak kezka agertu zuen legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, besteak beste, langileen arloan Euneizek izan ditzakeen gabeziengatik.

Eusko Legebiltzarrean ere izan ziren desadostasunak: EAJren, PSE-EEren, PP+C's-en eta Voxen babesarekin atera zen aurrera. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk aurka egin zuten. EHUko sindikatuek proiektuaren kontra egin zuten.

Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea: ‘Asuaren gorpuzkiak aurkitu izana Jacako hilerrian ehortzita daudenen senideentzat esperantza izpi bat izan da’

Pedro Asua Zubiaur 21 urte zituela hil zuten tropa frankistek Aragoin. Tropa frankistek Bilbo hartu zutenean atxilotu ondoren Jakara eraman zuten eta hilabete gutxi geroago exekutatu zuten, auzitegi militar batek epaitu eta gero. Beste asko bezala, hobi komun baten lurperatu zuten, izenik gabe. Orain, Aranzadi, Galdakaoko Udalaren eta senideei esker, gorpuzkiak aurkitu dituzte. Iñigo Hernando da Galdakaoko alkatea, berak azaldu digu nolakoa izan den prozesua. Gorpuzkiak aurkitzeko elkarlana goraipatzeaz gain, Jacako hilerrian 400 gorpuzki daudela gogorarazi du eta nabarmendu nahi izan du Asuaren aurkikuntzak bide bat zabaldu duela beste desagertuen bilaketan.

Gasteizko udalak etxebizitza hutsak identifikatuko ditu, kanona kobratu aurretik

Arabako hiriburuak "beharrezko tresna eta baliabideak" izango ditu datorren ekitaldian jenderik gabeko etxebizitzetarako kanona aplikatzeko, udalak jakitera eman duenez.

Etxebizitzaren Euskal Lege berriak jasotzen duen bezala, hutsik dagoen bizitegi-parkea sustatzeko eta etxebizitzaren funtzio soziala bermatzeko helburua du ekimenak.

Aburto kezkatuta, 'herritarrek AHTan sinesteari utz diezaioketelako' atzerapenengatik

Urtetik urtera abiadura handiko trenaren lanak atzeratzen ari dira. Gainera, oraindik erabakitzeke dago Euskal Y-aren eta Iruñearen arteko lotura nondik egingo den, Gasteiztik edo Ezkiotik. Momentuz, alde batetik edo bestetik egin, bi obrekin aurrerantz jarraitzen dute. Eta obra horiek egiteko gastatu den diru kopurua ez da nolanahikoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zatian dagoeneko 5.000 milioi euro gastatu dituzte. Bien bitartean, Bilboko alkateak esan du 'behin baino gehiagotan' adierazi diola Ministerioari 'herritarrek proiektu honetan sinesteari uzteko arriskua' dutela, 'frustrazio handiegia' daramatelako, 'atzerapen gehiegi' daramatelako.

Aranzadik Jakan topatu ditu 1938an fusilatutako galdakoztar baten gorpuzkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibilean fusilatu zuten Galdakaoko Pedro Asua Zubiaur miliziano errepublikarrarenak izan litezkeen gorpuzkiak atera ditu Huescan. Pedro Asua Zubiaur 21 urte zituela hil zuten tropa frankistek, Jakan.

Aranzadi ostegunetik ari zen lanean Jakako hilerrian, Pedro Asuaren gorpuzkiak egon litezkeen hobi komun batean.

2005. urtera arte, haren sendiak bazekien hil egin zutela Asua, baina ez askoz gehiago. Orduan jakin zuen Josu Larreak, Asuaren iloba txikiak, senidea boluntario izan zela gerran, eta Jakan fusilatu zutela. Paco Etxebarria auzi medikuarekin harremanetan jarri, eta ikertzeari ekin zion.

Jacako Udalak hobitik ateratzeko baimena eman zuen, Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok eta Jacako alkate Juan Manuel Ramonek 2021eko abenduan egindako bileraren ostean.

DNA proba bizirik dagoen Asuaren gertueneko senidearen laginarekin egingo dute, frogek Asuarenak direla ondorioztatzen badute, Galdakaoko hilerrira eramango dituzte gorpuzkiak.

Paula Arregui: ‘Euskal hezkuntza nahi dugula aldarrikatzeko Nafarroa Oinez bezalako festak behar ditugu’

Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian eta, eguraldia lagun, bisitariek era guztietako ekintzez gozatu ahal izan dute Garces de los Fayos Ikastolak atondutako lau guneetan. Paula Arregui ikastolako zuzendariak egin du aurtengoaren balorazioa.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak abortuaren kontrako mugimenduak egindako errekurtsoaren alde jo du

40 egun bizitzaren alde abortuaren kontrako mugimenduaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du abortatzeko kliniken aurrean taldeak egiten zituen otoitzei lotuta Ertzaintzak egindako erresoluzioa. Idatzi horrek dioenez, eraikinetik 80 metrotara soilik errezatu zezakeen taldeak.

 

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image