Image

Gizartea

All Stories

Aranzadik Jakan topatu ditu 1938an fusilatutako galdakoztar baten gorpuzkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteak Gerra Zibilean fusilatu zuten Galdakaoko Pedro Asua Zubiaur miliziano errepublikarrarenak izan litezkeen gorpuzkiak atera ditu Huescan. Pedro Asua Zubiaur 21 urte zituela hil zuten tropa frankistek, Jakan.

Aranzadi ostegunetik ari zen lanean Jakako hilerrian, Pedro Asuaren gorpuzkiak egon litezkeen hobi komun batean.

2005. urtera arte, haren sendiak bazekien hil egin zutela Asua, baina ez askoz gehiago. Orduan jakin zuen Josu Larreak, Asuaren iloba txikiak, senidea boluntario izan zela gerran, eta Jakan fusilatu zutela. Paco Etxebarria auzi medikuarekin harremanetan jarri, eta ikertzeari ekin zion.

Jacako Udalak hobitik ateratzeko baimena eman zuen, Galdakaoko alkate Iñigo Hernandok eta Jacako alkate Juan Manuel Ramonek 2021eko abenduan egindako bileraren ostean.

DNA proba bizirik dagoen Asuaren gertueneko senidearen laginarekin egingo dute, frogek Asuarenak direla ondorioztatzen badute, Galdakaoko hilerrira eramango dituzte gorpuzkiak.

Paula Arregui: ‘Euskal hezkuntza nahi dugula aldarrikatzeko Nafarroa Oinez bezalako festak behar ditugu’

Jendetza batu da Tafallan, Nafarroako ikastolen aldeko jaian eta, eguraldia lagun, bisitariek era guztietako ekintzez gozatu ahal izan dute Garces de los Fayos Ikastolak atondutako lau guneetan. Paula Arregui ikastolako zuzendariak egin du aurtengoaren balorazioa.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak abortuaren kontrako mugimenduak egindako errekurtsoaren alde jo du

40 egun bizitzaren alde abortuaren kontrako mugimenduaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du abortatzeko kliniken aurrean taldeak egiten zituen otoitzei lotuta Ertzaintzak egindako erresoluzioa. Idatzi horrek dioenez, eraikinetik 80 metrotara soilik errezatu zezakeen taldeak.

 

Landa eremuko emakumeen lana saretzea eta sustatzea aldarri

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna izan da, urriaren 15ean. Euskal nekazaritza-sektorean 9.000 emakume baino gehiagok lan egiten duten arren, nekazaritza elkarteen erabaki-organoen %25 ordezkatzen dute soilik. Egungo eta datozen belaunaldientzat berdintasunean oinarritutako sektore bat bermatu nahi bada, ezinbestekoa da gizonen eta emakumeen ahotsa berdin entzutea.

Hiriburu Berdearen ospakizunak hausnarketa egitera animatzen du

Hamargarren urteurrenaren ospakizunak hainbat ekintza biltzen ditu; besteak beste, aurreko astean antolatu zen ZAZ kontzertua. Hala ere, egitarauak ez du soilik aisialdirako ekintzak eskainiko, hausnarketa eta eztabaidak sortzeko ekimenak baita ere. Azken urteotan egin diren lorpenak eta proposatzen diren erronkak bildu dituzte “Gasteiz 10 urtez european Green Capital” liburuan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image