Image

Gizartea

All Stories

Aintzane Orbegozo, ELA: ‘Arduradun politikoek ez dute nahi zaintza eredua kuestionatzea’

COVID-19aren izurriak hilgarritasun tasa altua utzi zuen EAEko zahar etxeetan: kutsatutako bost adinekotik bat zendu zen gaitzaren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak txosten batean bildu duenez, hilgarritasun tasaren eta zentroetako langile kopuruaren arteko lotura berretsi du. Aintzane Orbegozo Gipuzkoako adinekoen etxeen ELA sindikatuko arduradunak azaldu du ez dela ratioaren eta zaintzaren arteko lotura berresten duen txosten bakarra. Salatu du datu hauek txostenean bildu ostean ez dela egon “inolako autokritikarik”, hori egiteak zaintza sistema eredua “kolokan” jarriko lukeelako, “hain zuzen, politikariek nahi ez dutena”.

Burgos aldean sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute

Burgos aldean sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, sua ez baitago guztiz kontrolatuta. Helikopteroak etenik gabe ari dira lanean, urtegian zakuak urez betez. Bortedoko alkateak adierazi du, haizearen norabidea guztiz aldakorra izan dela eta nahiz eta hasiera salbatu ahal zirela pentsatu eta dela hala izan.

Erdizko bazkalekuan Magnaren harrobiaren inguruko herri galdeketa egin dute Baztanen

Magnesitas Navarra enpresak Baztaneko Erdizko bazkalekuan meategi bat egiteko proiektua du eskuartean. Baina Nafarroako Gobernuak ez du hiritarren, ez udaletxeen onespenik eskatu. Harrobia sortzearen kontrako herri iniziatiba jaio da beraz, Erdiz Bizirik izenpean. Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin zuten, manifestazioa antolatu ere… Honakoan, herri galdeketa egin dute Baztango herri guztietan, Almandozen ezik. “Herritarrak kontsultatu gabe Magnari Erdizko bazkaleku komunalaren okupazioa baimentzearen alde dauden” galdetu da.

Haize bolada gogorrek kalteak eragin dituzte Gasteizen

Apurtutako zuhaitzak, eroritako adarrak eta haizeak eramandako edukiontziak izan dira kalte nagusiak.

124 kilometro orduko haize boladak zenbatu ditu Euskalmetek, eta larrialdi zerbitzuek 302 gorabehera erregistratu dituzte. Haize bolada gogorrek eragindako arrisku egoerak artatzeko suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak abisu ugariri erantzuna eman behar izan diote. Guztira, haizearen ondoriozko 302 gorabeheraren berri eman dute Araban.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image