Gizartea

All Stories

Auzotarren babesa jaso du Gotzaindegiak kaleratu nahi duen bilbotarrak

Esklerosi anizkoitza du Carlos Aguirianok, apezpikuaren jabetzako pisu batean bizi den Begoña auzoko bilbotarrak. Bere gaixotasuna eta pandemiaren eraginez ezin du lanik egin eta bere egoera ekonomikoak ez dio beste pisu bat alokatzen uzten. Maizterrak sindikatuko kideek eta auzotarrek babesa eman diote Aguirianori. Ostegun honetan izango da etxegabetzeko auzia epaitegietan.

Bi urte bete dira Tafallako uholde historikoak gertatu zirenetik

Tafallako herritarrek ondo gogoan dute 2019ko uztailaren 8a. Zidakos ibaiak gainezka egin zuen, eta herriko hainbat etxe, lokal eta soto urez bete ziren. Herritarren erantzuna berehalakoa izan zen, eta hurrengo egunean jende ugar iirten zen kalera, elkarri laguntzera. Hondamendi eremu izendatzea erabaki zuten, eta pertsona bat hiltzeaz gain, kalte material ugari eragin zituen uholdeak.

Donostiako Udalak azken asteetako eraso matxistak eta homofoboak gaitzetsi ditu

Elkarretaratzea deitu du gaur eguerdian Donostiako Udalak hirian izan diren azken eraso matxistak eta homofoboak gaitzesteko. Horrez gain, bi adierazpen instituzional onartu ditu. Bien bitartean, LGTBI+ elkarteek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte astelehen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan Samuel 24 urteko gaztearen heriotza salatzeko.

Bigarren urtez festak ez du eztandarik egingo Iruñean

Egoera soilik 36ko gerra sasoiarekin da alderagarria, eta pandemiak jai gogoangarrienak kendu dizkie herritarrei. Egoera aurreikusten zuten denek, aurten ere hutsunea egutegian, aurten Iruñeak ez du eztandarik egingo berriro 9 egunez, aurten jantzi txuri eta osagarri gorriek ez dituzte leiho, balkoi eta kaleak hartu, zuritzeko xaboia ez da dendetan gastatu.

Sasoi onean | Zahartze aktiboa, tailerrak eta osasuna

Saio honetan zahartze aktiboaz, tailer ezberdinez eta osasunaz hitz egingo dugu. Horretarako, Ispasterreko eta Lea-artibaiko jubilatuen elkarteak bisitatuko ditugu. Ondoren, “Bizitzen fundaziora joango gara adinekoentzako eskaintzen dituzten tailerren Berri jakiteko eta azkenik, Illary zentrora hurbilduko gara fisioterapiaren onurak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko.

hamaika telebista

Image