Image

Gizartea

All Stories

‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamika aurkeztu dute Gasteizen

‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamika aurkeztu dute Gasteizen. Ekimena hiriko hainbat kolektibok aurrera aterako dute: Hala Bedi Irratiak, Errekaleor auzo libreak, Gasteizko Gaztetxeak eta Judimendiko Sumendi guneak hain zuzen. Hamaika jarduera egingo dituzte urtean zehar «asanblada mugimenduari, autogestioari eta okupazioari» indarra emateko.

Bizikletaz Adinik Ez elkarteko boluntarioek gidatuta, triziklo ibilaldi bereziak egin dituzte Legazpin

Tipi-Tapako partaideak eta Santikutz Egoitzako, Eguneko Zentroko eta Garaguneko erabiltzaileak eraman dituzte trizikloetan. Bizikletaz Adinik Ez elkarteak eta Real Sociedad Fundazioak antolatutako ekimena da honako hau, Ariketa fisikoa egiteko eta belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuarekin sortutakoa. Komunitatearekin eta jendearekin konektatzea da xedea, paseoan gozatzea eta ondo pasatzea.

Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandako zabortegi berriaren proiektua gelditzeko eskatu dio Bilboko osoko bilkurari

Auzo-elkarteek eta elkarte ekologistek salatzen dute “Eusko Jaurlaritzak ez duela gardentasunik proiektua izapidetzean". Plataformak eskuratu duen dokumentazioaren arabera, “proiektuak hondakindegi zaharraren ezponden egonkortasun-arazo larriak ditu”, eta horrek, proiektuaren berri izan zenetik ohartarazi dutenez, “Zaldibarkoa baino okerragoa den beste hondamendi bat gertatzeko baldintza egokiak sortzen dituzte”.

Plataformaren ustez, zabortegi berri bat irekitzea Bilboko Udalak ekonomia zirkularra sustatzearen alde dituen politiken aurka doa. Gainera, aktibo ez dauden zabortegiak ez kutsatzeko eta zigilatzeko prozesua hastea eskatu dute.

Ikastolen Elkarteak esan du ez dituztela ikasleak beste zentro batzuetara bideratuko

Hezkuntza Sailak segregazioari aurre egiteko neurriak txertatu ditu 2023-2024 ikasturterako matrikulazioan. Irizpide horiekin ikasturterako behin-behineko zerrendak argitaratu zituen asteartean. Zerrendak argitaratuta Ikastolen Elkarteak ohar baten bidez helarazi du kexa eta matrikulazio baldintza berak eskatu dituzte “Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten zentro guztientzat”.

Haien esanetan, Hezkuntza Saila ez da betetzen ari 2023-2024ko ikasturterako ikasleen onarpen dekretuan jasotakoa eta zentro bakoitzari “joko arau desberdinak” ezarri dizkio.

Ikastoletan matrikulatu diren ikasleak beste ikastetxeetara ez bidaltzeaz gain, iragarri dute familiek eta ikastolek errekurtsoak aurkeztuko dituztela.

Amaia Fontang, Etorkinen Diakite: “Beldur gira Gobernuak ez ote duen dekretuz pasako Immigrazioaren Legea”

Frantziako Gobernuaren Immigrazio Lege Berriaz hitz egin dugu Amaia Fontang Etorkinekin Diakiten elkarteko kidearekin. Fontangek nabarmendu du lege honen onarpena atzeratu egin dutela erretreten erreformaren aurkako protestek eragindako “tentsioaren” ondorioz, baina “beldur” dira ez ote duten pasako dekretuz edo beste lege batzuen barnean sartuz testu batzuk: “Amore ez du emanen Gobernuak”.
Fontangek salatu du lege horren bidez migratzaileak gehiago “kontrolatu eta kanporatu” nahi dituela Frantziako Gobernuak eta “beldurra” eragin: “Erakutsi nahi dute badirela migrante onak, anitz direla migrante txarrak, eta sartu nahi dute beldur hori jendearen buruetan”.
Hori horrela, Fontangek nabarmendu du lege horren bidez kanporatuak izateko agindua jasotzen duten migranteakk sartuko direla pertsona bilatuen fitxategian, eta murriztu egin nahi dutela helegite juridikoen sistema: “Migratzaileren batek kanporatzeko agindua jasotzen badu, ez du izango posibilitaterik errekurtsoa egiteko, askotan jatorrizko herrialdean izango baita iada errekurtsoa aztertu momentuan”. Horrez gain, nabarmendu du erretentzio zentro gehiago eraiki nahi dituztela, eta presondegian denbora igarotzen duten migratzaileen kanporaketa “sistematikoa” izango dela salatu du .

Aretako Ikastolako gurasoek Legebiltzarrean bermeak eskatuko dituzte

Aretako Ikastolako 2 urteko gelak bere horretan jarraitzea lortu izan arren, ikastolaren etorkizunean bermeak exijitzeko mobilizazioa antolatu du eskola komunitateak. Martxoaren 27an Laudioko alkateak, Ander Añibarrok, iragarri zuen 2 urteko gela ez zela itxiko. Eskola kuminitateak salatzen dutenez, ez dute Eusko Jaurlaritzatik bermeak jaso eta Legebiltzarrean eskatuko dituzte.

<
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image