Skip to main content

Zainketen aldeko Herri Itunean parte hartzeko konpromisoa hartu du Eztabaida Sozialerako Mahaiak

Ekonomia

Eusko Jaurlaritzako, Confebaskeko eta CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak bildu dira asteazken honetan, bertan hurrengo hilabeteetarako eginbeharren programa osatu dute. Itunaren oinarriak dagoeneko finkatu dituzte gizarte eragileek, eta horregatik oso pozik azaldu da Nerea Melgosa sailburua.

Hiru helburu nagusi izango ditu zaintzen aldeko itunak: zaintza behar duten pertsonen “ongizatea” bermatzeko politikak sustatzea, sektoreak jasaten duen genero arrakala desagerraraztea, eta sektore horretan kalitatezko enplegua sortzea.

Hurrengo hilabeteotan gazteen enpleguaren kalitatearen aldeko itun baterako oinarri komunak aztertuko dituzte eta 45 edo 50 urtetik langileen okupazio tasak handitzeko programa bat diseinatuko dute.