Skip to main content

Zahar-etxeetako beharginen lan-baldintza eta ratio hobeak eskatu ditu LABek

Ekonomia

Greba eguna dute gaur Bizkaiko zahar-etxeetako langileek, eta LABek elkarretaratzea egin du goizean Bizkaiko Batzar Nagusien atarian. Zahar etxeetako beharginak lan-hitzarmena negoziatzen ari dira, tartean, lan-baldintzak langile publikoekin parekatzeko eta ratio gizatiarragoak ezartzeko. Baina patronalarekin negoziazioa blokeatuta dago, eta horregatik, greba eguna deitu du LABek.