Skip to main content

Xabier Durango, KAIA sindikatua: “Gauzak horrela jarraitzen badute, luzerako gatazka izango dugu portuan”

Ekonomia

Santurtzitik Madrilera aldatu da Bilboko Portuko gatazka. Lau zamaketa enpresak batzen dituen Bilbo Estiba elkarteak uko egin dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak eginiko bitartekaritza eskaerari, eta, ezezkoari erantzunez, zamaketarien sindikatuek Espainiako Lan Ministerioari eskatu diote ardura hartzeko. Xabier Durango zamaketariak eta KAIA sindikatuko ordezkariak Bilboko Portuko egungo egoeraz mintzatu da.