VWen eta Mercedesen ekoizpena etengo da luzatzen ari den hornidura-krisiaren ondorioz

Nafarroako Volkswagen lantegiak eta Arabako Mercedes-Benz lantegiak nabarmen murriztuko dituzte ekoizpen-egunak ekainean. Geldialdiak txip erdieroaleen hornikuntza faltak eragin ditu, 2022ra arte luza daitekeen krisia.