Skip to main content

VW-en ekoitzi behar ziren 50.000 auto Kataluniara bideratuko dituzte

Ekonomia

2026 urtetik aurrerako aurreikuspenak badira ere, enpresako komitea eta lantegiko langileak kezkaz hartu dute berria. “La Tribuna de Automoción” aldizkariaren bitartez jakin izan dute, hemendik lau urtera Nafarroan ekoitzi behar ziren 50.000 auto Kataluniako Martorelleko plantara bideratzea pentsatu duela VW Taldeak. Langileen komiteak bilera bat eskatu du Nafarroako Gobernuarekin diru-laguntzen eta PERTEen inguruko argibideak eskatzeko.