Skip to main content

Vulcanizados Zuloagak epaiketa izan du, greba eskubidea urratzeagatik

Ekonomia

Vulcanizados Zuloagak epaiketa izan du ostegun honetan greba eskubidea urratzeagatik, 2021eko ekainean hasitako lanuztearekin bat egiten ez duten langileak “ekonomikoki saritzeagatik”.

ELAk ohar baten bidez gogorarazi du joan den maiatzean Bilboko Lan Arloko Epaitegiak Vulcanizados Zuloaga eta harekin lan egin zuen beste enpresa bat, Cortusa Industrial, zigortu zituela langileen greba eskubidea urratzeagatik.

Hala eta guztiz ere, ELAk adierazi du enpresak “epaiari jaramonik egin gabe”, grebalariak ordezkatzen jarraitu duela. Horregatik, sindikatuak ekainean salatu zituen jarduera horiek Lan Ikuskaritzan.

Gaur, berriz, 20an beste epaiketa bat egin da ELAk enpresaren aurka jarritako beste
demanda bat dela eta. Izan ere, ELAk salatu du Vulcanizados Zuloagak greban ez
dauden langileak saritzen dituela.

Enpresako lan-gatazkaren egoerari dagokionez, ELAk adierazi du enpresaren eta langileen ordezkarien artean hainbat bilera egin badirela ere, urriaren 18rako aurreikusita zegoen bilera bertan behera geratu zela.

Langileak Bilboko epaitegiaren aurrean bildu dira, eta “negoziazio serio eta erreala” eskatu diote enpresako zuzendaritzari.