Skip to main content

Urte berriarekin batera, Nafarroa hornituko duen aurrekontua ondo bidean

Ekonomia

Gobernua sustengatzen duten alderdiekin akordioa erdietsita (PSE, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu), Txibiteren gobernuak aurrekontu proiektu lege bilakatzeko lehen urratsa eman du.
Aurrekoa baino oparoagoa da aurtengoa, hamarren bat gehiagoko ahalmenarekin.
Azken orduko ekarpenak, Podemos-Ahal Dugurekin adostutakoa: 13.500 euroko diru sarreraz azpikoak errenta aitorpena egitera ez derrigortzea. Euskal Herria Bilduri dagokionez, negoziazioek segitzen dute. Eragozpenik ezean, azaroan onartuko ditu Txibiteren gobernuak legegintzaldiko laugarren eta azken aurrekontuak urte berriarekin batera indarrean sar daitezen.