Skip to main content

Tubos Reunidosek Trapagarango altzairutegia eta Iruñeko lantegia itxiko ditu

Ekonomia

Tubos Reunidosek Trapagarango eta Iruñeko langileak Amurriko lantegian birkokatuko ditu. Hala, enpresak ekoizpen sistema osoa eraldatuko duen plan estrategikoa jarri du martxan. Enpresak ez du lan erregulaziorik egiteko asmorik baina langile zaharrenei aurreraturiko erretiroak eskainiko dizkie. Bien bitartean, ELA eta LAB sindikatuak enplegu suntsiketaz mintzatu dira.