Skip to main content

Lakuak Tubacexeko akordioa bidean dela ziurtatu du, baina langile batzordeak sinatu eta adostu gabe dagoela ohartarazi du

Ekonomia

Gasteizko Gobernuko iturriek aurre-akordioa iragarri dute gaur goizean Tubacexen. Hala ere, akordioa sinatu gabe dagoela ohartarazi du enpresa batzordeak, eta zuhurtzia eskatu du.

Lan eta enplegu sailaren informazioaren arabera Tubacex aurre akordioaren bidean dago. Hala ere, Tubacexeko langile batzordeak informazio hori gezurtatu du, eta akordioa sinatu gabe dagoela ohartarazi du. Langile batzordeak azaldu duenez, zerrenda bat bidali dio zuzendaritzari zehaztuz zenbat langile leudekeen prest enpresatik ateratzeko, eta zenbat bertan gelditzeko.

Gauzak horrela, langile batzordeak salatu du Lakuak informazio hori filtratu egin duela, eta langile batzordeak hedabideetatik jaso dutela informazioaren berri. Horregatik, batzordeak bilera bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.