Skip to main content

Tubacexeko langileek baztertu egin dute zuzendaritzaren proposamena

Ekonomia

Laudioko eta Amurrioko lantegietan ordezkaritza duten bost sindikatuek - ELA, LAB, CCOO, ATAL eta STAT - aho batez gaitzetsi dute enpresako zuzendaritzak egindako proposamenak. Izan ere, enpresak greba uztearen truke, bi urtez langile gehiago ez kaleratzea eta inbertsioak eskaini zituen. Baina, beharginek ez dute proposamena onartu eta proposamena baztertzeko arrazoi nagusia eman dute: zuzendaritzak ez duela atzera egin 129 langileen kaleratzean. Horregatik, beharginek greba mugagabean jarraituko dutela iragarri dute eta hurrengo manifestazioak ekainaren 2an egingo dituzte Laudion eta Amurrion.