Tubacexeko langileek greban jarraituko dute zuzendaritzaren erabakiaren zain

Tubacexeko beharginek momentuz ez dute greba bertan behera uzteko asmorik. Izan ere, enpresak bost eguneko tartea du ebazpenaren kontrako helegitea jartzeko eta langileak berriz hartzeko. Tubacexeko sindikatuek uste dute zuzendaritzak sententziaren agindua ez duela beteko eta helegitea jarriko dutela. Eta horregatik, bilera eskatu diote ebazpenaren inguruko asmoen berri izateko.