Skip to main content

Tubacexeko langileek greban jarraitu ala ez erabakiko dute

Ekonomia

Tubacexeko langileek manifestazioa egin zuten atzo arratsaldean Laudion herritarrei eskerrak emateko eta jasotako elkartasuna eskertzeko. Greban jarraitzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak kaleratzeak indargabetu arren, zuzendaritzak ez baitie lantegietan sartzen uzten. Orain langileek erabaki beharko dute greban jarraitu ala ez eta horretarako sindikatuek bozketak egingo dituzte.