Skip to main content

Tubacexeko langileek auto karabana egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian

Ekonomia

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurarekin bat eginez, Tubacexeko langileek kotxe karabana egin dute Gasteizera. Tubacexeko enpresa batzordea enpresarekin bildu zen atzo, eta bihar beste bilera bat egiteko deia egin zuten, "aldeak asebetetzeko eta gatazka konpontzeko irtenbide bat bilatzeko".

Ixone Retes eta Sergio Zaballa Tubacexeko langileek Hamaika Telebistan egindako elkarrizketan salatu dute enpresak langileak kaleratzeko eta lan baldintzak murrizteko asmoarekin jarraitzen duela, eta argi utzi dute borrokan jarraituko dutela egoera konpontzen den arte.