Skip to main content

Tubacexeko langileak lantegietara bueltatu dira, akordioa sinatu ostean

Ekonomia

Tubacexeko beharginak ia 8 hilabeteko greba mugagabearen ondoren, gaur goizeko 8:00etan Amurrioko eta Laudiko plantetara itzuli dira. Atzo langile batzordearen gehiengoak Eusko Jaurlaritzak proposatuko akordio sinatu zuen. Itunak espero baino babes handiagoa izan zuen, langile batzordeko hamahiru kideetatik zortzik sinatu baitzuten.