Tubacexeko kaleratzeak indargabetu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak

Amurrioko eta Laudioko plantetako langile guztiek ia 150 egun daramatzate greban, 129 langile kaleratuko zituen lan-erregulazio espedientea salatzeko. EAEko Auzitegi Nagusiak indargabetu ditu Tubacexeko kaleratzeak, eta ondorioz, enpresak berriz onartu beharko ditu beharginak. Hala ere, enpresak jakinarazi du helegitea jarriko duela. Ixone Retes Tubacex enpresako langileak azpimarratu du egindako borrokaren ondorio dela. Elkarrizketa hemen.