Skip to main content

Tubacexeko enpresa batzordeak azpimarratu du borroka ez dela amaitu oraindik

Ekonomia

Tubacexek bart jakinarazi du enpresak berriz onartuko dituela beharginak, EAEko Auzitegi Nagusiak eskatu bezala. Izan ere, langileek greba mugagabearekin aurrera jarritako zutela erabaki eta hurrengo egunean, enpresak iragarri zuen kaleratutako 129 langileei lanera itzultzeko aukera emango diela. Hala ere, enpresa-batzordeak azaldu du zuzendaritzaren proposamena eskaintza bat baino ez dela, eta albiste ona den arren zuhurtziaz jokatuko dutela. Gauzak horrela, gaur arratsaldean sindikatuek bilera izango dute eskaintza baloratzeko.

Bien bitartean, Petronorren ezarritako aldi baterako enplegu erregulazioaren aurkako epaiketa izan da goizean, eta epaitegiaren atarian babesa helarazi diete Tubacex, PCB-ITP, Bilboko Argiak eta Novaltia enpresetako langileek.