Skip to main content

Tubacexeko beharginek erakunde publikoei esku-hartzea eskatu diete

Ekonomia

Tubacex enpresako langileek manifestazioak antolatzen eta greba mugagabean jarraitzen dute. Pretronor enpresako grebalariak bidelagun, ehunka beharginek EITB zein Euskal Jaurlaritzaren ardura eza salatu dute. Gauzak horrela, langile-batzordeak borrokan jarrituko duela nabarmendu du eta horregatik, Maiatzaren Lehenean Laudion ‘Aiaraldeko enpleguaren alde’ lelopean beste protesta bat antolatuko dute.