Skip to main content

Tubacexeko 129 kaleratzeen aurkako auziaren epaiketa hasi da

Ekonomia

Tubacexeko langileen EREaren aurkako bi epaiketak hasi dira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian: gaur Amurrioko TTI enpresako langileen auzia hasi da, eta bihar, Laudioko Aceralava enpresako langileen txanda izango da.

Enpresarien jarrera salatzeko grebalariek elkarretaratzea egin dute goizean Bilbon auzitegiaren atarian. Bertan, langile-batzordeak nabarmendu du "argudioak eta arrazoiak" dituela aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteak ez direla bidezkoak frogatzeko.