Tubacexek kaleratu nahi dituen langileak barne hartzen dituen ABBE bat proposatu du

Tubacexeko langileen ordezkariak eta zuzendaritza bildu ziren atzo beste aldi baterako enplegu-erregulazio espediente bat negoziatzeko; laugarrenez bildu dira urte eta erdian. Hala, enpresa batzordeak eskatu bezala, Tubacexeko zuzendaritzak kaleratutako langileak barne hartzen dituen lan-erregulazio espediente berri bat proposatu du. Hala ere, sindikatuek ohartarazi dute auzibidea zabalik dagoela oraindik.

Tubacexeko langileek 200 egun baino gehiago daramatzate greba mugagabean, eta sei hilabete baino gehiagoren ostean tinko eusten diote grebari. Ixone Retes langileak azken egunetako gertakarien berri eman digu elkarrizketa honetan: "Non dago Eusko Jaurlaritza gure gizarteak porrot egin duela ikusten duenean?"